jueves, 12 de abril de 2007

TVM-Tele Manipulación





Ulertezina da Tele Madridek duen jarrera. Madrildar guztien zerbitzurako lan egin beharrean, madrildarrak manipulatzeko instrumentu politiko bat bilakatu da.'CIUDADANOS DE SEGUNDA' izenburua duen dokumentala emititu du aste honetan. El Mundo TV-ren produzkio honek katalunian bizi diren erdaldunen egoera "latza" salatzen du.

Ni katalunian bizi naiz eta atzerritik etortzen garen asko eta askok bezala katalanez hitz egin eta erlazionatzen naiz. Dokumentalean katalanak arrazista eta radikal bezala uzten ditu, nik beraiei buruz daukadan ikuspuntu guztiz ezberdina. Katalanek, euskaldun guztiok egiten ez dugun bezala, beraien hizkuntza defendatzen dute dazkaten aukera guztiekin, hori bai, katalana ez dena errespetatzen. Katalunian behar bezala integratzeko beharrezkoa da katalana, Italiara joan ezkero beharrekoa den bezala italiera.